Dimentsioak, desberdinkeriaren ikuspegitik

Monografiko honen bidez hasiera emango diogu Zabaldu argitalpen-bildumari. Bildumaren helburua da aniztasunari buruzko gogoeta soziologiko bat eskaintzea, aniztasuna zentzurik zabalenean ulertuta. Lehenengo ale honetan aztertzen dira tratu desberdina eragin dezaketen ezaugarri jakin batzuk dituzten kolektibo, gizarte-talde eta pertsonei eragiten dieten desberdintasun-ardatz nagusiak. Argitalpenak hamabi atal ditu, eta honako ardatz hauei buruzkoak dira: kultura- eta jatorri-aniztasunari eragiten dion desberdintasuna, sexu- eta genero-aniztasunari dagokiona, erlijio-aniztasuna, eta adinagatik, generoagatik edo desgaitasunen batengatik pertsonek jasaten dituzten desberdintasunak. Ildo horri jarraiki, ebidentzietan oinarrituz, asmoa dago azterketa eta hausnarketa uztartzeko monografiko honetako kapituluetan, eta erronkak eta problematikak ulertzeko gakoak emateko.


Jardunaldi teknikoa

Jardunaldiko materialak

 

Deskargatu materiala

Jardunaldiaren grabaketa