92. panoramika honetan, nikaraguar biztanlerian jarriko dugu arreta. Hamarkada bakarrean, nikaraguar jatorrikoak gutxiengoa izatetik Euskal Autonomia Erkidegoko kolektibo nagusietako bat izatera igaro da.
EINeko datuek erakusten dutenez, 2023ko urtarrilaren 1ean Nikaraguan jaiotako 16.675 pertsona bizi ziren EAEn, atzerrian jaiotako guztien % 6,1.
Laburbilduz
- 2023ko urtarrilaren 1ean, nikaraguar jatorriko 16.675 pertsona bizi ziren EAEn, atzerrian jaiotako guztien % 6,1. 2006tik aurrera hasi ziren Nikaraguatik etortzen, eta prozesua moteldu egin zen ekonomiaren atzeraldian, eta maximoetara igo zen 2019an eta 2020an.
- Hazkunde horren ondorioz, Nikaragua da gaur egun EAEko atzerritarren jatorri nagusietako bat, Kolonbia (atzerritar jatorriko pertsona guztien % 12,6) eta Marokoren (% 11,3) atzetik.
- Nikaraguar jatorriko hamar pertsonatik zazpi emakumeak dira (% 71,3). Aldi berean, talde gaztea da, % 74,7 15 eta 44 urte bitartekoa baita.
- Nikaraguako nazionalitateko pertsonen ia erdiak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuta daude (% 48,5), eta beste % 44,9 Etxeko Langileentzako Sistema Berezian.
- Administrazioari dagokionez, Nikaraguako nazionalitatea duten EAEko pertsonen % 49,1 administrazio-egoera erregularrean daude. Hala, hurrengo urteetan kopuru hori handitu egingo dela espero da.
- 2017tik 2022ra bitartean, Nikaraguan jaiotako 1.990 pertsonak nazioarteko babesa eskatu dute erkidegoan. Maximo historikoa 2019an erregistratu zen, 998 eskaerarekin.