
Begirada honetan, 2023ko urtarrilaren 1ean EAEn bizi ziren atzerritarren datuak aurkezten ditugu. Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) egokitzapen metodologikoaren ondoren, erakunde horrek argitaratutako zentsu-datuak hartuko dituzte erreferentziatzat hemendik aurrera argitalpen hauek.
Beraz, 2023an, migrazio-fluxuak berriz suspertu dira, eta pandemia aurreko mailara itzuli dira. 2023ko urtarrilaren 1ean, atzerritar jatorriko 274.142 pertsona bizi ziren EAEn, biztanle guztien % 12,4.
Ondorioak
- 2023ko urtarrilaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoan 2.216.302 pertsona bizi ziren; horietatik 274.142 inguru atzerrian jaioak ziren, guztizkoaren % 12,4.
- Koronabirusaren krisia eta mugikortasunari ezarritako trabak gainditu ondoren, atzerritik etorritako pertsonen kopurua
nabarmen handitu da. 2022 eta 2023an, atzerritar jatorriko 20.203 pertsona gehiago iritsi dira EAEn bizitzera, eta pandemiaren eta 2008ko krisi ekonomikoaren aurreko mailetara itzuli da kopurua. - Jatorriaren arabera, hazkunde hori Latinoamerikako pertsonen etorrerari zor zaio, 2022an EAEra iritsi ziren pertsonen
% 70,9 baitira. - Beraz, Latinoamerika da oraindik ere EAEko atzerritar jatorriko pertsonen jatorri nagusia (% 53,9).
- Jatorrizko herrialdeei dagokienez, Kolonbia (% 12,6), Maroko (% 11,3) eta Nikaragua (% 6,1) izan dira hiru jatorri nagusiak. Gainera, Kolonbia da gehien hazi den herrialdea, 2022an baino 5.734 pertsona gehiago baitira hangoak.