...

Begirada honetan, EAEko Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualdeetan eta Arabako kuadrilletan erroldatutako atzerritar jatorriko biztanleen datuak aurkezten ditugu. 2007ko otsailean argitaratu genuen 14. Begiradaren datuak eguneratu ditugu. Orduz geroztik, EAEko migrazio-fluxuak nabarmen hazi dira, eta aztertu beharra dago atzerritar jatorriko pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoan duten banaketa, bai eta eskualde eta kuadrilla bakoitzean duten presentzia ere.