...

Begirada honetan, bizileku-baimenei buruzko datuak aztertuko ditugu. Azpimarratu nahi dugu zein izan den orain arteko bilakaera eta zer fase bereiz daitezkeen, batetik, eta bestetik, egoera zein den gaur egun eta nolakoa izan daitekeen etorkizunean, biztanle atzerritarrak integratzeko prozesuan guztiz gai oinarrizko eta garrantzitsua baita hau, bizileku-baimena izatea edo ez izatea, alegia. Bestalde, 2008ko apirileko 21. begirada eguneratuko dugu, hein batean behintzat, orduko hartan ere bizileku-baimenak eta Gizarte Segurantzako afiliazioak aztertu baikenituen.