
Begirada honen bidez, emakume etorkinek euskal lan-merkatuan duten egoera aztertuko dugu. Horretarako, EAEn bizi diren Etorkin A tzerritarrei Buruzko Inkestako (EABI) datuak erabiliko ditugu, bai 2010ekoak, bai 2014koak. Horrela, emakume etorkinen eta gizon etorkinen artean detekta tzen diren alde nagusiak aztertuko dira, bai eta krisiak haiengan zer eragin izan duen ere. Horrez gain, emakumeen kolektiboaren barnean jatorriaren arabera dauden aldeak zehaztuko dira, eta etxeko lanen sektorea aztertuko da bereziki, hori baita jarduera-arlo garran tzitsuena Euskadiko biztanleria etorkinarentzat.