ZABALDU argitalpen-bildumaren helburua da aniztasunari buruzko gogoeta soziologiko bat eskaintzea, aniztasuna zentzurik zabalenean ulertuta.
Hirugarren ale honetan, Diskriminazioaren pertzepzioa Euskadin eta Europan, lehenik eta behin, Europako aniztasunarekiko jarreren eta diskriminazioari buruzko pertzepzioen analisi konparatibo bat garatzen da, eta arreta berezia jartzen zaie Euskadik Europako beste lurralde batzuekin eta Espainiar estatuarekin dituen antzekotasun eta desberdintasunei.
Jarraian, Mª Ángeles Cea D’Anconak egindako kapituluan Euskadiko diskriminazio anizkoitzean sakontzen da, agerian utziz zaurgarritasun-faktore anitzen bat-egiteak nola eragiten duen diskriminaziorekiko esposizio anizkoitzean.
Infografia
