...

Begirada honetan, 2026ko urtarrilaren 1ean EAEn erroldatutako atzerritar jatorriko biztanleriaren datuak aurkezten ditugu, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) argitaratutako errolda-datuen behin-behineko aurrerapenaren arabera.
Hala, begirada honetan, eguneratu egin ditugu 2025eko otsailean argitaratutako 95. begiradan aurkeztu genituen datuak.
Datuek erakusten dutenez, atzerritar jatorriko biztanleriak gora egin du lurraldean, eta biztanleria osoaren % 15,1 dira. Horrela, aurreko urteetan erregistratutako hazkunde-dinamika finkatu da, urteko 20.000 pertsona inguruko igoera garbiekin.


Laburbilduz

 

  1. 2024an 7.729 nazioarteko babes-eskaera erregistratu ziren Euskadin. 2025eko urriaren 31n, 6.141 eskaera zenbatu ziren, eta horrek 2022az geroztik ikusitako pandemiaren ondorengo aldiko joera berresten du.
  2. 2023an Euskadin nazioarteko babesa eskatu zuten hamar pertsonatik bederatzi (% 92,3) latinoamerikarrak ziren, batez ere Kolonbiakoak, Venezuelakoak eta Nikaraguakoak, 5.720 eskaerarekin. Atzetik daude, alde handiz, Europar Batasunekoa ez den Europa (% 2,8), Magreb (% 2) eta Afrikako beste herrialde batzuk (% 1,2) eta Asia (% 1,1).
  3. 2023an egindako eskaeren % 40,2 ukatu egin ziren Estatuan. Venezuelaren kasua nabarmentzen da oraindik ere, kasu horretan % 93,8k arrazoi humanitarioengatik lortu baitzuten bizileku-baimena.
  4. Euskal gizarteak jarrera irekia eta solidarioa izaten jarraitzen du nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonekiko; izan ere, 2024ko Barometroaren arabera, % 93,7 harreraren alde dago.