...

Begirada honetan aztertzen dira EAEko atzerritar jatorriko biztanleen lan jarduerari buruzko datuak, abiapuntu harturik Eusko Jaurlaritzak 2010., 2014., 2018. eta 2023. urteetan Euskadiko Atzerritar Jatorriko Biztanleen artean eginiko inkestak (EPOE). 

Aztergai da pertsona horien jarduera, okupazio eta langabeziaren datu orokorren bilakaera, bai eta emakumeen eta gizonen arteko aldeak ere.


Laburbilduz

 

  1. Atzerritar jatorriko biztanleen % 66,2 lanean ari dira, % 22,6 biztanleria ez-aktiboa da eta % 14,7 langabezian dago. 
  2. Langabezia tasak EAEko batez bestekoaren gainetik jarraitzen badu ere, behera egin du, eta erdira murriztu da 2014ko datuarekin konparatuz gero.
  3. Langabeziak gehiago eragiten die atzerritar jatorriko gizonei emakumeei baino, azken horien artean handiagoa delako jarduerarik eza.
  4. Lan sektorearen arabera, atzerritar jatorriko hamar pertsonatik zazpi zerbitzuen sektorean ari dira, emakumeak nagusi izanik. Aldiz, eraikuntzan eta industrian gizonak gailentzen dira.
  5. Horrela, ostalaritza da atzerritar jatorriko pertsonen ehuneko handiena duen sektorea (% 10,3), eta hortik behera daude zaintza sektorea (% 10,1), garbiketa (% 9,9) eta etxeko lana (% 8,1), andrazkoen nagusitasun argiarekin.
  6. Bestetik, urte hauetan behera egin du kualifikatu gabeko pertsonen ehunekoak, handiagoa izaten jarraitzen badu ere emakumeen artean, bai eta kontraturik gabeko landunen tasak ere. Alde horretatik, atzerritar jatorriko emakumeek gizonek baino lan baldintza eskasagoak dituzte.
  7. Amaitzeko, autoenplegu tasak gora egin du atzerritar jatorriko biztanleen artean, 2023an % 12,9koa izanik, biztanleria osoaren batez bestekoaren gainetik (% 9,1).