
Begirada honetan Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko babesari buruzko datuak aztertzen dira. Barne Ministerioaren datuen arabera, 2022an nazioarteko babesa jasotzeko eskaerek gora egin dute Euskadin, 2020tik pandemiaren ondorioz izan den joera aldatuz. Pandemia gainditzea eta Ukrainako gerra izan dira gorakada horretan eragina izan dezaketen bi fenomeno; izan ere, 2021ean baino % 136,9 gehiago izan dira egindako eskaerak, 4.086 guztira.