...

Begirada honen bidez, nazioarteko babesari eta asiloari buruzko erkidegoko datuak aztertuko ditugu, eta, horrela, 2021eko otsailean argitaratu genuen 79. Begiradako informazioa eguneratuko dugu. Barne Ministerioak argitaratutako azken datuen arabera, COVID-19ak eta horren ondorioz hartu diren ezohiko neurriek eragina izan dute EAEra iristen diren asilo-eskatzaileen kopuruan. Hala eta guztiz ere, 1.724 asilo-eskabide erregistratu ziren Euskadin 2021ean.