...

Begirada honen bidez, 2016ko abuztuko 62. Begiradaren edukia eguneratu dugu; orduko hark 2016ko urtarrilaren 1ean EAEn erroldatutako atzerritar jatorriko biztanleen kopurua jasotzen zuen (behin-behineko datuak). Migrazio-fluxuak moteldu egin diren arren, aurten ere Euskadik jatorri atzerritarreko biztanleriaren har - tzaile izaten jarraitzen du. Era berean, 2017an sendotzen ari da azken urteotako joera, eta hala, Latinoamerikako biztanleen eta emakumeen ehunekoa, oro har, gora egiten ari da.