
Begirada honetan 2016ko Barometroko datuak jaso ditugu, euskal biztanleek atzerriko immigrazioarekiko adierazten dituen pertzepzio eta jarrerei buruzkoak, hain zuzen. Laburbilduz, 2016ko Barometroak berretsi egiten du 2015eko Barometroan jada antzematen hasitako joera, eta immigrazioaren fenomenoa aztergai hartuta analizatutako dimentsio gehienetan hobekuntza islatzen du. Horixe erakusten dute datuek eta tolerantzia-indizeak berak; izan ere, orain arte eginiko segida historiko osoko (2007-2016) puntuazio altuena islatzen du 2016ko indizeak. 2014an jada hasi zen antzematen hobekuntza hori. Beraz, datuen argitan, badirudi immigrazioarekiko jarrerak krisi ondoko egoera bati loturikoak direla, eta ekonomia nahiz lan arloko zenbait aldagaitan izan diren hobekuntzak direla medio, immigrazioa modu positiboagoan hartzen dela.