Jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzio eta jarrerei buruzko 2022ko Barometroa aurkezten dugu. 2020an eta 2021ean osasun-krisiarekin gertatu bezala, 2022ko Barometroa oso testuinguru berezian egin da; hain zuzen ere, Errusiak inbaditu ondorengo Ukrainako errefuxiatuen krisiaren erdian. Egoera horren aurrean, euskal gizarteak modu inklusibo eta toleranteagoan erantzun du, atzerritar jatorriko pertsonenganako jarrerak hobetuz.