
Cultumetría aholkularitza-enpresarekin egindako lan honetan, atzerritar jatorriko pertsonen kontsumoak EAEko ekonomiari egiten dion ekarpena aztertzen da. Horretarako, kontsumo horrek BPGd-n duen eragina aztertuko dugu. Beste alde batetik, ongizate-sistemen (etxebizitza, gizarte-prestazioak, osasuna eta hezkuntza) onuradun izateagatik atzerritarrei egotz dakiekeen gastua ere aztertuko dugu. Azterketaren helburua funtsezko bi alderdi horiek aurrez aurre jartzea da, immigrazioak zenbat jasotzen duen eta zer ekarpen egiten duen ulertzeko, alderaketa hori garrantzitsua baita biztanleek migraziofenomenoarekiko dituzten jarreretan eta aurreiritzietan.