
Panoramika honek EAEn erroldatutako biztanle atzerritarrengan jartzen du arreta, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeen eta Arabako kuadrillen arabera. Horrela, 2023ko abuztuan argitaratutako 89. panoramikako datuak eguneratuko ditugu. Harrezkero, EAEranzko migrazio fluxuak berraktibatu egin direla ikusi dugu, COVID‑19ak sortutako ziurgabetasun
unearen ostean, eta pandemia aurreko logiketara itzuli dira.
Laburbilduz
- Behin-behineko datuen arabera, 2025eko urtarrilaren 1ean, atzerrian jaiotako pertsonen % 28,8k espainiar nazionalitatea zuten EAEn.
- 2023an zehar, 10.455 pertsonak lortu zuten nazionalitatea EAEn. Prozesu hori ez da homogeneoa izan; aitzitik, azken bi
hamarkadetan hainbat etapa eta une igaro ditu. Hala ere, 2003tik, 82.144 pertsona nazionalizatu dira. - Lurralde historikoka, nazionalizazio horien erdiak Bizkaian izan dira (% 50,5), eta, ondoren, Gipuzkoan eta Araban.
- 2023an nazionalitatea lortu zuten 10.455 pertsonetatik ia bi (% 59,4) emakumeak izan ziren. Jatorriaren arabera, Maroko (% 14,8), Nikaragua ( % 13,9) eta Venezuela (% 10,3) izan ziren jatorri nagusiak.
- Urteetan zehar, nazionalitatea lortu duten pertsona gehienek bertan bizi izanaren bidez egin dute, zehazki, Latinoamerikatik datozen pertsonei aplikatzen zaien bi urteko bizileku jarraituaren kasuan. Hala ere, migrazio fluxuak sendotzearen ondorioz, azken urteotan beste bi nazionalizazio motak indarra hartu dute: hamar urteko bizilekuaren ondorengoak eta jaiotzagatikoak.
- Nazionalizazio tasei dagokienez, 2024an Latinoamerikako hamar pertsonatik lauk espainiar nazionalitatea dute. Ez da gauza bera gertatzen beste jatorri batzuekin, hala nola Afrikarekin edo Asiarekin, haien ehunekoa % 20ra jaisten baita.