...

Begirada honetan, 2020ko urtarrilaren 1ean EAEn erroldatutako atzerritar jatorriko biztanleen datuak aurkezten ditugu, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) argitaratutako errolda jarraituaren behin-behineko aurrerapenaren arabera. Hala, eguneratuta geratzen dira 2019ko maiatzeko 73. begiradako datuak. EAEranzko migrazio-prozesuaren ziklo berriak lehengo berean jarraitzen du, eta atzerrian jaiotakoen kopurua 241.193 pertsonakoa da 2020ko urtarrilaren 1ean. Dena den, esan beharrekoa da begirada honetan ordura arteko migrazio-errealitatea aztertzen dela, eta beraz, ez direla islatzen oraingo pandemiak migrazio-fluxuetan izan ditzakeen ondorioak.