...

Begirada honekin eguneratu nahi dugu 2015eko maiatzean egin genuen 57. begirada, 2015eko urtarrilaren 1ean erroldatutako biztanle atzerritarrak erreferentziatzat hartzen zituena. Oraingo honetan, eta etorkinen kolektiboaren analisi kuantitatiboan sartutako aldaketak aintzat hartuta, aurkezten diren datuek jaiotza-herrialdea hartzen dute kontuan, ez atzerriko nazionalitatea izatea.
Horretarako, 2016eko urtarrilaren 1ean EAEn erroldatutako biztanleria aztertu dugu, EINek egindako behin-behineko aurrerapenean oinarrituta, eta jatorri atzerritarreko biztanleriak azken urteotan izandako bilakaerari, area geografiko nagusiei eta ekarpen handiena egiten duten jatorri-herrialdeei erreparatuko diegu.