
Txosten honetan, 2024ko Euskadiko biztanleek diskriminazioaren inguruan dituzten pertzepzioei eta jarrerei buruzko inkestaren (EPADE) analisiaren emaitza nagusiak bildu dira; hala, EPADE 2020 azterlanaren eta Neurtu. EAEko aniztasunari buruzko barometroaren aurreko argitalpenen (2021, 2022 eta 2023) bideari jarraitu zaio. Ikerketa horiek, halaber, aldez aurretik Estatuan eta Europan egindako azterlanetan oinarritzen dira, eta Euskadiko biztanleek aniztasunaren esparru desberdinei dagokienez zer jarrera eta irekitasun-maila duten jorratzen dituzte, bai eta EAEko diskriminazioaren pertzepzio soziala neurtu ere.