...

Txosten honetan, euskal biztanleriak immigrazioaren aurrean dituen jarrerei, usteei eta pertzepzioei buruzko urteko inkestaren emaitza nagusiak jasotzen dira. Barometroa ikerketa sozialerako tresna metodologiko bat da, eta bere helburua da zehaztea zer jarrera eta posizioa dituen euskal biztanleria autoktonoak atzerritar jatorriko pertsonekiko. Kalitatezko informazioa ematen du, diskurtso xenofoboak eta arrazistak detektatzeko eta monitorizatzeko, halakoak badirela ikusarazteko, eta, horrez gain, gizarte-ekimenak justifikatzen laguntzen du, estereotipoen eta aurreiritzien aurka borrokatzeko eta politika publikoak hobeto bideratzeko.

 

 

Emaitzen laburpena

Deskargatu laburpena (.pdf)