Prensa > Base de datos

Emakume migratzaileei integrazio"prozesuan laguntzeko Itsasargia

Subtitulo:

Pasaian jarri da abian, baina antzeko ereduek beste herri askotan izan dezakete lekua

Fecha de publicación:

03/05/2021

Contenido:

Eustaten 2020ko datuen arabera, atzerrian kanpo jaioak dira Pasaiako biztanleen %14tik gora. Udalerri anitza da, hortaz, herriko ikurretako bat "marinelei etxera itzultzeko bidea erakusten zien itsasargia, alegia" baliatuz ekimen guztiz interesgarri eta berritzailea abiarazi duena. Itsasargia proiektuak, hain zuzen, «Pasaiara iritsi berriak diren emakumeei harrera egin eta integrazio"prozesuan laguntzea du helburu», eta herriko emakume eta emakume"elkarteen laguntzarekin abiatu da. Ohar baten bidez adierazi dutenez, «Pasaiako Udala aspalditik ari da herrian bizi diren bizilagun guztien aukera"berdintasuna eta elkarbizitza positiboa bermatzeko urratsak ematen: harrera" protokoloa, aholkularitza juridikoa, jatorri askotariko emakumeen taldea, 2019. urtean aurrera eramandako gizarte"mentoretzako proiektua…» Oraingo hau beste urrats bat da bide horretan, Udalak «harrera" eta integrazio"prozesuan lagungarri izan diren elementu komunak identifikatu» eta aurrerapauso bat eman nahi izan baitu, «akonpainamendu sozio" komunitarioa» ardatz duen egitasmo baten aldeko apustua eginez. SOS Arrazakeria eta Elhuyar elkarteekin elkarlanean jarri du martxan Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloak eta Berdintasun Arloak egitasmoa, baina bene"benetako protagonistak dira «herrira iritsi berri diren emakumeak eta herriko emakume eta elkarteak». Bikoteka Egitasmoan parte hartzeko prestasuna agertu duten emakume migratuek bizpahiru urte daramatzate Pasaian bizitzen. Akonpainamendua egingo duten pertsonak, berriz, emakumeak eta udalerrian berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteak izango dira. Ostiral honetan izan dute prestakuntza"zikloko lehen saioa eta, Itsasargia programaren helburuak eta funtzionamendua zehazteaz gain, egitasmoko partaideek elkar ezagutzeko aukera izan dute. Hurrengo saioetan, berriz, honako gai hauek landuko dituzte: atzerritartasuna eta diskriminazioa, emakume etorkinekiko aurreiritziak eta estereotipoak, kulturarteko gaitasunak… Ondoren, bikoteak osatu eta akonpainamenduari ekingo diote. Aurreratu dutenez, «edozein aitzakia izan daiteke ona elkartzeko: kafe bat hartu, paseo bat eman, ekitaldi batera joan… Harreman pertsonalek sortzen dituzten loturetan oinarritutako programa da, eta, ondorioz, Pasaiako bizikidetza aberasten dute». Horrez gain, hilean behin, Elhuyar eta SOS Arrazakeria elkarteetako dinamizatzaileekin jarraipen"bilerak egingo dituzte, akonpainamendua nolakoa izaten ari den jakiteko. Urrira arte elkartuko dira, eta orduan Itsasargia programaren balorazioa egingo dute.

Medio:

Diario Vasco

Enlace:

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/itsasargia-emakume-migratzaileei-20210430164909-nt.html