Gure argitalpenak

Gure argitalpenak
Begirada

Begirada Ikuspegik hiru hilean behin argitaratzen duen dibulgaziozko argitalpen sorta bat da, Euskadiko migrazio-fenomenoaren hainbat alderdiri buruzko ikuspegi orokorra ematea helburu duena. Migrazio-fluxuen bilakaerari buruzko informazio orokorra ematen du, eta hezkuntzari, lanari eta beste zenbait gairi buruzko monografiak ere bai.

Barometroa

Barometroa urtean behin egiten den txostena da, eta euskal biztanleek atzerriko biztanleekiko dituzten pertzepzioak eta jarrerak ezagutzea du helburu. Zenbait gai aztertzen ditu, hala nola kultura-aniztasunaren tratamendua, zerbitzuetarako eta eskubideetarako sarbidea, ekonomian eragina eta immigrazio-politika. Gainera, euskal biztanleriaren tipologia bat eraikitzen du immigrazioarekiko tolerantzia-indizearen arabera.

Ikerketak

Atal honetan, Behatokiak egiten dituen eta askotariko gaiak jorratzen dituzten ikerketak aurkituko ditugu. Txosten horien helburua da EAEko migrazio-fenomenoarekin lotutako alderdiei sakon eta xehe heltzea.

Beste argitalpen batzuk

Ikuspegik beste erakunde eta organismo batzuekin (udalekin, aldundiekin, gizarte-erakundeekin…) batera argitaratzen dituen lanak biltzen ditugu atal honetan. Askotariko gaiak biltzen dituzte argitalpen horiek: diagnostikoak eta bizikidetza-planak, udal-errolden ustiapenak, monografikoak, etab.

Jardunaldietako materiala

Atal honetan Ikuspegik erakunde antolatzaile gisa parte hartu duen jardunaldiei buruzko material guztia aurkituko duzu: txostenen laburpenak eta aurkezpenak, bideo-grabazioak, etab. Era berean, ekitaldiren bat antolatu baldin badugu, hemen aurkituko duzu datei, programari eta izena emateko moduari buruzko informazioa.