Ikuspegiren dokumentazio-zentroaren helburua da Euskadiko jatorri atzerritarra duen immigrazioari buruzko informazioa biltzea eta zabaltzea. 3.000 erregistro baino gehiago biltzen dituen liburutegi bat du, eta ikerketa-arlo honetan interesa duen edonork erabil dezake. Liburutegian dauden funtsak kontsultatzeko gune bat dugu, eta telefonoz, postaz edo posta elektronikoz egindako kontsultei erantzuten diegu. Katalogo osoa webgune honetan dago eskuragarri, kontsultatu ahal izateko. Gainera, atal bat dugu, Nobedadeak sarean, eta, bertan, argitaratu berri diren dokumentu garrantzitsuenak sartzen ditugu. Gure dokumentazio zentroaren azken erosketen berri izan nahi baduzu, nobedade bibliografikoen hiruhileko buletinean harpidetu zaitezke.