
Inklusioaren eta Integrazioaren Euskal Indizea (Basque Inclusion Integration Index BI3) aurkezten dugu txosten honetan, atzerritar jatorriko pertsonen kolektiboen inklusio eta integrazio sozialaren prozesuei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko baliagarria dena.
Ezinbesteko tresna da Euskadin bizi diren jatorri atzerritarreko pertsonen integratzeko prozesuak aztertzeko, bai eta ekintza politikoaren plangintza eta orientazioa hobetzeko ere, gizarte-justizia handiagoa duen gizarte baten mesedetan laguntza gehien behar duten kolektiboak hautemateko aukera emanez.