EAEko Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren azterketa (EABI 2018)
Monografiko honen helburua da Euskadin atzerritar jatorriko pertsonak hainbat eremutan nola integratzen diren aztertzea, bai eta prozesu horrek dituen zailtasunak eta oztopoak aztertzea ere. Horretarako, Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren (EABI) datuak ustiatu dira.
Hamar kapitulutan zehar, nazioarteko migrazioen eremuan adituak diren hainbat pertsonak integrazio-prozesuekin lotutako hainbat eremuri buruz hausnartu dute: enplegua, etxebizitza, hezkuntza, osasuna, parte-hartzea, gizarte-harremanak, diskriminazioa, eta abar.