Argitalpen honen helburua da azken bi hamarkadetako EAE-ko migrazio-fenomenoari buruzko zenbait gogoeta egitea, hainbat ikuspegi eta dimentsiotatik begiratuta.
Hogei kapitulutan egituratzen da, migrazioen arloko adituek eginak. Era berean, immigrazioaren fenomenoari diziplina anitzeko ikuspegia ematen saiatu gara, hainbat dimentsiotan: asiloa eta nazioarteko babesa, enplegua, generoa, zuzenbidea eta migrazio-politikak, besteak beste.
Helburua ez da soilik atzera begiratzea, baizik eta balizko erronkak eta esku-hartze eta kudeaketa politiko eta sozialeko ildoak identifikatzea ere bai.