...

Begirada honetan Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko babesari buruzko datuak aztertzen dira, eta horrela, 2021eko, 2022ko eta 2023ko otsailean, hurrenez hurren, argitaratutako 79., 83. eta 87. begiradetan garatutako informazioa eguneratzen da.
Barne Ministerioak argitaratutako azken datuen arabera, 2023an nazioarteko babes-eskaerek goranzko joerari eutsi diote Euskadin, eta guztira 6.153 eskaera jaso dira; beraz, pandemiaren eta Ukrainako gerraren ondorioz 2020tik izandako joera
aldatu egin da.


Laburbilduz

 

  1. 2023an 6.153 nazioarteko babes-eskaera erregistratu ziren Euskadin. 2022an nabari zen joera-aldaketa mantendu da.
  2. 2022an gizonen ehunekoa emakumeena baino handiagoa izan zen, % 52,9 eta % 47,1, hurrenez hurren.
  3.  Jatorri-eremu nagusia Latinoamerika da: 2022an nazioarteko babesa eskatu zuten hamar pertsonatik bederatzi jatorri horretakoak dira. Ondoren, alde handiarekin, Magreb (% 2,6) eta Asia (% 1,9) daude. Herrialdeei dagokienez,
    Kolonbia, Venezuela, Nikaragua, Honduras eta Peru nabarmentzen dira.
  4. 2022an egindako eskaeren % 59,6 ukatu egin ziren. Aipatzekoa da Venezuelaren kasua: eskaeren % 66,3 onartu zituzten arrazoi humanitarioengatik.
  5. EAEko gizarteak jarrera irekia eta solidarioa du nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonekiko –% 93,1 harrera egitearen alde dago–.