Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: ikuspegiak, esparruak eta kolektiboak

Lan kolektibo honetan, Euskadiko biztanleek diskriminazioaren inguruan dituzten pertzepzioei eta jarrerei buruzko 2020ko inkestaren (EPADE 2020) datuen azterketa soziologikoa egiten da. Helburua da inkestaren emaitzak interpretatzen lagunduko duen hausnarketa bat egitea, batetik, ezaugarri jakin batzuk dituzten pertsonek edo gizarte-kolektiboek jasaten dituzten edo jasan ditzaketen diskriminazio-eremuak identifikatuz, eta, bestetik, aniztasuneranzko irekitasun indize bat diseinatzea, diskriminazioari eta aniztasunari dagozkion jarrerak eta bizipenak monitorizatu ahal izateko.