
Txosten honek Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasunarekiko pertzepzioak eta jarrerak galdeketaren emaitza nagusiak jasotzen ditu. Inkesta horrek Euskadiko biztanleek diskriminazioaren inguruan dituzten pertzepzioei eta jarrerei buruzko 2020ko inkestak irekitako bideari jarraitzen dio (EPADE 2020). Helburua da jakitea nola arnasten duen euskal gizarteak aniztasunari dagokionez, oro har, eta sexu- eta genero-aniztasunari eta LGTBI kolektiboari dagokionez, zehazki. Hau da, zer jarrera dituen euskal gizarteak, zer pertzepzio darabiltzan bere iruditerian eta, azken batean, zer jarrera hartzen dituen LGTBI pertsonekin pentsatzen, hitz egiten eta harremanetan jartzen denean.