Prensa > Base de datos

«Inork ez du bere familia utzi nahi: hori egitera behartuta daude»

Autor:

Berria

Antetítulo:

Moriako erretratuak

Subtitulo:

BERRIAren 'Moriako erretratuak' bideo sortako laugarrenak Mahdie du protagonista, kanpalekuan irakasle lanak egiten dituen errefuxiatu afganiar bat.

Fecha de publicación:

15/10/2020

Contenido:

Mahdie Afganistangoa da, baina talibanengandik ihesi atera zen herrialdetik. Duela urtebete inguru iritsi zen Moriara, amarekin eta nebarekin, ikasteko eta etorkizun hobe bat izateko itxaropenaz, «baina, orain, dena aldatu da». Iñaki Agirre kolaboratzailearen bitartez BERRIAk abian jarri duen bideo sortaren laugarren erretratua da. Irailaren hasieran piztu zen sua Greziako Lesbos uharteko Moriako errefuxiatuen kanpalekuan. Lehendik gordina zen egoera are eta gordinagoa bihurtu zen. Suak denda guztiak kiskali zituen, eta milaka migratzaile kanpamentuaren eta Mitilene hiriburuaren arteko errepidean harrapatuta geratu ziren. Greziako Gobernuak beste kanpaleku bat egitea erabaki du. Hori, ordea, itxia izango da, eta babesa eskatu duten errefuxiatuei mehatxu egin diete ez dituztela euren asilo eskaerak aztertuko ez badira han euren kabuz sartzen. BERRIAk han daudenen egoera ezagutu nahi izan du Iñaki Agirre kolaboratzailearen bitartez, eta Moriako erretratuak izeneko bideo sorta jarri du abian; astero errefuxiatu baten istorioa ezagutaraziko du Agirrek. Yadollah izan zen beste bideo bateko protagonista. Afganistangoa da, baina Iranen pasatu du bizitza osoa. Errefuxiatua izan da betidanik. «Horrek esan nahi du ez duzula inoiz herrialderik izango». Antzerki zuzendaria eta gidoilaria zen Iranen. Han zuen egoera salatu zuen, eta mehatxu egin zioten. Turkiara egin zuen ihes, eta urtebete igaro da handik Moriara joan zenetik. Moriako bizipenetan oinarritutako antzezlan bat prestatu du orain.

Medio:

Berria

Enlace:

https://www.berria.eus/albisteak/187226/laquoinork-ez-du-bere-familia-utzi-nahi-hori-egitera-behartuta-dauderaquo.htm